Nik irakurri dudan liburua Nur eta etxe sorgindua da. Asko gustatu zitzaidan eta gomendatuko dizuet. Protagonista Nur da, Nur Txinara joan zen bizitzera, baina San Juan sutarako bere herrira itzuli da, Larrabetzura. Bere lagunek kontatzen diote bera kanpoan zegoen bitartean etxe sorgindu bat aurkitu dutela. Etxeak beldurra ematen du eta inor ez da sartu etxe horretara. Misterio handikoa da ipuina eta asko erakartzen du. Neri gustatzen zait fantasiazkoa delako eta laguntasun handia dagoelako Nurren lagunen artean. Gainera liburua erraz irakurtzen da.
AMAIA APALATEGI
No comments:
Post a Comment