Amara Berri Morlans 3. Zikloa

Leku honetan baliabideak aurkituko dituzue eta ikasleok zuzenean idazteko aukera izango duzue, iradokizunak egin...

Sunday, May 22, 2011

Alarguntsa Sikodelikoaren Kasua. Oscar Sangalli

Egilea Angel Lertxundi da eta argitaletxea Erein. 8 kapitulu ditu eta kapitulu bakoitzean 20 horri gutxi gorabehera.

Gaia, Madame Kontxexi deitzen den emakume detektibe batetaz doa. Miss Rosa O'Klabelin deitzen den emakume bat deitzen dio etxera eta bere alaba desagertu denez, berarekin hitz egin nahi duela esaten dio. Madame Kontxexik, Miss Rosaren alaba bilatzen hasten da eta abentura asko bizitzen ditu Miss Rosaren alaba bilatzen.

Pertsonaiak:
 Madame Kontxexi, oso gizena da eta aurpegi borobila du. Begi eta aho txikiak ditu. Sudurra azenario baten formakoa du. Ile beltza du eta ilearen itxura tupe batena ematen du. Soineko bat eramaten du normalean. Oso azkarra da eta errimak egitea gustuko du.

Miss Rosa O'Klabelin berriz, oso argala da eta zimurrak ditu aurpegian. Betaurrekoak eramaten ditu. Ile kizkurra du eta uste dut errubia zela baina ez dakit oso ondo txuri-beltzean zirelako marrazkiak.

Iritzia:
Istorioaren hasiera oso astuna egin zait baina gero arintzen joan da. Ez zait bat ere gustatu erderaz idatzita zeudela zati batzuk. Pertsonaiak oso burutuak zeuden eta gustatu zait oso esageratuak zeudela pertsonaiak. Marrazkiak politak ziren eta gainera ondo argizten zuten textua. Mutilentzat zein neskentzat gomendatzen dut.

Oscar Sangalli

No comments:

Post a Comment