Egilea: Roald Dahl
Marrazkigilea: Quentin Blake
Argitaletxea: Alfaguara Juvenil
Laburpena:
James umezurtz gelditu zen eta bere bi izebekin bizitzera joan zen. Izebek oso zakar eta gaizki tratatzen zuten, horregatik James ez zen zoriontsu. Egun batean gizon zahar batekin topatu zen eta mugitzen ziren gauza berde, disdiratsu eta txikiak eman zizkion berari mirari bat egiteko. Baina Jamesi melokotoi zuhaitzaren gainean erori zitzaizkion eta triste gelditu zen kristaltxo berdeak lur azpira sartzen zirelako. Egun batzuetara kristoren melokotoia ikusi zuen eta izebak melokotoia ikusteko sarrera kobratzen hasi ziren. Jamesek zulo bat aurkitu zuen eta melokotoi barrura sartu zen.Barruan beste intsekto erraldoi batzuk aurkitu zituen. Beraien laguna egin eta beraiekin, bere bi izebak zapalduta utzita, abentura izugarriak biziko dituzte melokotoia aldapa behera giraka hasten denean. Beraien abenturak New Yorkeko Empire Estate Buildingneraino eramango ditu.
Protagonistak:
James protagonista da eta oso triste bizi da umezurtz geratu denetik, baina melokotoi barruan benetako lagunak ezagutzen ditu (insektuak).
Izebak: Spiker altua eta argala da, Sponge bajua eta potoloa da. Biak berekoiak eta gaiztoak dira.
Intsektuak: Matsinsalto berde zahar bat txakur baten tamainakoa da eta argitsua; armiarma haundia eta beltza da; mantangorria oso maitagarria da; ehunzangoa ehun oin dituela esaten du, baina berrogeitabi ditu, harroputza da; zizare itsu eta beldurtia da; zetarra lanpara bezala erabiltzen dute.
Iritzia:
Erraz irakurri dut, marrazkiak zehatzak dira eta erakargarria da orokorrean.
Oso polita iruditu zait eta guztiei gomendatzen dizuet.
Inhar Sola
Inhar Sola
No comments:
Post a Comment