Argitaletxea: Bruño, Gero
Laburpena: 2 aste falta dira eguberriak iristeko eta Kika, Dani eta bere gurasoek irrikaz daude momentu magiko hau ailegatzeko. Kikaren aitak Kikari eta Daniri nolakoak ziren eguberriak bera haurra zenean kontatzen ari zitzaien. Kontatzen die bera umea zenean eguberriak magikoagoak eta xarmantagoak zirela. Hurrengo egunean Kika, Dani eta bere ama zapata denda batera joan ziren neguko botak erostera. Musika oso altua zegoen dendan eta Kikaren amak saltzaile bati musika pixka bat jeisteko eskatu zion. Saltzailea haserretu zen eta azkenean Kika, Dani eta bere amak denda horretatik atera ziren eta biltegi handietara joan ziren. Sarreran Aita Noel desatsegin bat zegoen eta Danirekin haserretu zen. Biltegietan gende pila bat zegoen garrasika eta bultzaka. Etxera bueltatu zirenean Kikak proposatu zuen sorginkeria bat egingo zuela eguberrien xarma berriro erakartzeko. Hurrengo egunean Kika lehengo zapata dendara joan zen. Han arau magikoa esan zuen eta dendako zapata guztiak gabonetako apaingarriekin bete ziren eta jendea oso pozik sentitu zen. Gero biltegi handietara bueltatu zen eta beste arau magiko bat esan zuen. Orduan argi guztiak itzali ziren eta kandela batzuk piztu ziren. Jendea oso pozik jarri zen berriro eta orduan Kikak bere asmoa lortu zuen eta oso ondo pasatu zuen.
Pertsonaien deskribapena: Kika neska azkarra da eta oso normala. Beno, ia normala. Berak sorginkeria liburu bat du trikimailu askorekin. Ona da eta Dani izeneko anaia bat du. Daniri zirikatzea gustatzen zaio.
Dani Kikaren anaia da. Ona da, baina batzuetan pixkat xelebrea da. Kikari kuxkuxeatzea gustatzen zaio.
Nire iritzia: Istorioa asko gustatu zait eta oso polita iruditu zait. Pertsonaiak onak eta pixka bat barregarriak dira. Marrazkiak oso ondo eginda daude.
Gomendioak: Liburu hau abentura eta magia gustatzen zaion jendeari gomendatzen diot.
Martin Rosado
No comments:
Post a Comment