Amara Berri Morlans 3. Zikloa

Leku honetan baliabideak aurkituko dituzue eta ikasleok zuzenean idazteko aukera izango duzue, iradokizunak egin...

Monday, May 16, 2011

Luxorreko misterioa Natali Vega

Izenburua: Luxorreko misterioa.

Idazlea: Bjorn Sortland

Antolaketa:136 orri ditu et a kapituloka ordenatua dago. 27 kapitulo daude eta bakoitzak 5 /10 orri ditu gutxi gora behera.

Laburpena:Dabid eta bere familia Egiptora doaz oporretan eta han ostatu batean egiten dute lo. Sisselek bere logelako ispiluan idatzita mezu susmagarri bat aurkitzen du eta horregatik ikertzen hasten dira. Horrela misterio baten barruan sartzen dira.

Pertsonaien deskribapena: David 3 anaia-arreba dituen familia bateko erdiko anaia da.Oso azkarra da eta segituan ikusten ditu besteen asmoak, baina batzuetan nahiko beldurtia da. Sissel Daviden arreba zaharrena da eta gehiegi zaintzen du bere itxura. Thor anaia gazteena da eta sei urte dituenez ez da asko ohartzen.

Nire iritzia:

Istoriari buruz: Asko gustatu zait hasieratik harrapatu nauelako.

Pertsonaiei buruz: Ondo egon dira, oso realistak izan direlako.

Marrazkiei buruz: Ez zaizkit asko gustatu ez direlako oso argiak izan.

Gomendagarritasunari buruz: Neska eta mutilei gomendatuko nieke, baina 5 garren mailatik aurrera. Nahi duenak liburutegian dauka.

No comments:

Post a Comment