
Liburuaren izenburua: El Diario de Nikki.
Egilea eta Marrazkilaria: Rachel Renèe Rusaell.
Argitaletxea: Molino.
Orrialdeak: Liburu honek 282 orri ditu.
Antolaketa: Liburua egunez antolatua dago. Irailetik urrira egina dago.
Liburuaren ezaugarriak: Liburu hau ama batek bere alabari egindako liburua da.
Laburpena:
Nikki DBHen ikasten ari da eta aurten eskola berri batera doa. Bertan ez du lagunik, baina denborarekin lagun handiak egiten ditu. Bere lagunak Chloe eta Zoey dira. Bera taldetxo batean egon nahi du, GPS taldean, hain zuzen ere. Baina beraien aurrean dagoenean oso gauza xelebreak gertatzen zaizkio.Nikki Brandon-etaz gustatzen da. Mackenzie gelako neska ospetsuena da eta Nikkik ez du bat ere gustuko. Hau guztia bere amak erositako egunerokoan idazten du. Hasieran eguneroko hau txorakeria bat iruditzen zaio, baina idazten hasten da eta bere 2 hilabete hauek idazten ditu.
Pertsonaiak:
Nikki oso neska xelebrea da eta alaia ere bai. Bere etxean bizi da bere guraso eta ahizparekin. Berak mobil bat nahi du eskolan berataz parre egiten dutelako. Oso zorte txarra du eta irudimen handia. Nikkiri Brandon gustatzen zaio, bere gelako mutil bat.
Mackenzie eskolako neskarik famatuena da eta baita ere Brandon gustatzen zaio. Oso neska txulita da, Nikkik ezin du aguantatu. Gainera ispiluaren aurrean pasatzen du eguna.
Chloeren familiak enpresa bat du. Chloek irakurtzea gustoko du eta nobela guztiak irakurri ditu, guztira 983 liburu irakurri ditu. Berak alergia asko ditu, eta Pelotalergiken taldean dago.
Zoeyek bere gurasoen lanarengatik pop izar gehienak ezagutu ditu. Berari ere irakurtzea asko gustatzen zaio eta Pelotelergikoen taldean dago. Zoey, Chloe eta Nikkirekin parre asko egiten du.
Iritzia:
Niri liburu hau asko gustatu zait, gehien bat Nikkik hain zorte txarra izatea. Nik parre asko egin dut liburu honekin, istorio benetan polita eta xelebrea baita. Oso azkar irakurtzen da. Gainera letra tamaina guztietakoa du. Asko gustatu zait.
Marrazkien iritzia:
Marrazkiak oso politak dira eta gainera asko esaten dute.
Gomendagarritasuna:
Nik liburu hau asko gomendatuko nuke, gehien bat neskentzat, baina nire ikuspuntutik mutilek ere horrelako liburu bat irakurri beharko lukete, nesken bizitza nolakoa den ikusteko.
UXUE OLIVEIRA
No comments:
Post a Comment