
Liburuaren izenburua: Gizajo baten egunkaria.
Idazlea: Jeff Kinney
Laburpena:
Greg 6. mailako mutil bat da eta lehenengo hezkuntza bukatzerakoan DBHra doa. Institutuko lehenengo urtea idazten du bere egunerokoan egunean gertatzen zaiona idatziz.
Pertsonaien deskribapena:
Greg: Eskolan ez da oso ezaguna eta edozer gauza egiten du ezaguna izatea lortzeko. Bere lagunik onena Rowly da eta ez dago prest kurtso berrirako. Bi anaia ditu: Manny eta Rodrick.
Rodrick: Rodrick anaia zaharrena da eta musika talde batean bateria jotzen du. Edozer egiten du bere anaia, Greg, molestatzeko.
Manny: Manny ume txiki bat da. Gregeri modu berezi batean deitzen dio eta Gregek ez du gustuko. Mannyk Gregekin jolastu nahian molestatu egiten dio.
Ama: Gregen amari ez zaio inporta besteek esaten dutena. Dantzatzea gogoko du eta anaien artean ez haserretzea gustatuko litzaioke.
Aita: Bere aita nahiko despistatua da. Semeek ezin dituzte bere gauzak ukitu, bestela asko haserretzen da.
Rowly: Rowly Gregen lagun mina da eta ume txiki bat bezala da. Greg beldur da bere erruz ezagunak ez izatea.
Nire iritzia:
Oso ondo dago, gainera liburuko eszena asko marraztuak daude eta horrela errazago ulertzen da. Edozeini gomendatuko nioke. Neska edo mutilak irakurtzeko ondo dago. 10-12 urtekoen artean.
Iune Azpiazu Garayalde
No comments:
Post a Comment