Amara Berri Morlans 3. Zikloa

Leku honetan baliabideak aurkituko dituzue eta ikasleok zuzenean idazteko aukera izango duzue, iradokizunak egin...

Wednesday, June 1, 2011

Lesterren logika. Onintze Nicolas

Lesterren logika:
Egilea: Harkaitz Cano
Argitaletxea: Elkar
Datu batzuk: Liburu honek 112 orri ditu, 96 kapitulo ditu guztira, baina motzak dira. Letra ez du oso txikia ezta oso handia
Laburpena:
Lesterrek bere logika du eta bere ustez oso logikoa da nahiz eta askotan bere logika eta besteena bat ez datozen.Uste du dena alderantziz izan behar duela horrela logikoagoa izango delako. Lesterren logika oso arrazoizkoa da eta uste du,  logikoa ez denak, berari kalte egiten diola. Horrela de Lesterren egunerokoa, logika alde batetik bestera. Baina abentura batzuk bizi izan beharko ditu.

Pertsonaien deskribapena:
Lester: Mutil serio bat da. Pixka bat arraroa da dena alderantziz egiten baitu.Burugogorra da bere aita bezala.
Paola: Neska ausarta da. Lesterretaz maitemindua dago.Gezur ugari esaten ditu.
Hiner: Lesterren laguna da. Asko edaten du, baina bihotz onekoa da
Lesterren aita: Burugogorra da. Beti lortu behar du nahi duena.
Lesterren ama: Batzutan oso gaiztoa da Lesterrekin, baina bihotz ona du.
Nere iritzia:
Asko gustatu zait liburua.Gehien bat Lester gustatu zait beste ikuspuntu batetik ikusten duelako dena eta puntu hobeago batetik gainera. Oso erraza da irakurtzea. Baina batzutan ez da oso ondo ulertzen esaten duena.
Gomendioak:
Denei gomendatuko nizueke ipuin mugitu eta interesgarri bat delako.
Egilea: Onintze Nicolas

No comments:

Post a Comment