
Izenburua: Galtzerdi Suizida
Egilea: Mariasun Landa
Argitaletxea: Elkar
Kapituluak: 7 Kapitulu dauzka eta bakoitzean 10 bat orrialde.
Orrialdeak: 93 Orrialde dauzka guztira.
Hizki mota: Hizkia ertaina da.
Nire iritzia
Gomendagarritasuna: Entretenigarria da, gomendagarria euskeraz ikasten ari direnentzat edo 7-8 urteko neska mutikoentzat.
Irudiak: Ez zaizkit asko gustatu.
Nik irakurri dudan liburua Galtzerdi Suizida du izena. Niri asko gustatu zait liburu hau, nahiz eta txikiagoentzat izan, nahiko farregarria da eta mutilek zein neskek irakurri dezakete. Liburuak duen ezaugarri bat galtzerdiaren ikuspegitik direla bizipen guztiak.
Protagonista Augusto izeneko galtzerdi bat da, bere bizia gustoko ez duena. Egun batean bere jabeak eskegi behar zuenean laugarren pisutik bere burua botatzea erabaki zuen, baina hirugarren pisuan gelditu zen zintzilik. Hurrengo egunean haizeak eraman zuen.
Egun batean familia bat ezagutzen du eta duten galtzerdi baten berdintsua da. Familiak ikusten duenean beraientzat hartzen dute eta oso gustora sentitzen denez familia barruan , orduz geroztik bizi nahi duela erabakitzen du.
ANDER ETXEZARRAGA
No comments:
Post a Comment