Amara Berri Morlans 3. Zikloa

Leku honetan baliabideak aurkituko dituzue eta ikasleok zuzenean idazteko aukera izango duzue, iradokizunak egin...

Tuesday, May 17, 2011

Zuhaitz gaineko txabola. kepa Altolagirre




Izenburua: Zuhaitz gaineko txabola.
Idazlea: Gillia Cross.
Liburuaren aurkezpena:
Kapituloak: 7
Orrialdeak: 102
Liburuak aurkezten duen gaiaren aurkezpena:

Bazen behin familia bat etxe berri batera joan zirenak eta zuhaitz handi bat ikusi zuten. Bi mutiko zeuden, bat Jon eta bestea Xabi. Txabola bat egitea pentsatu zuten . Aita kanpora joan zen lan egitera. Aitak kanpotik tresnak ekartzen zizkien. Jon eta Xabik txabola egin eta gero egun bakoitzean eskutitzak idazten zizkioten. Aita Gabonetan etorri zen. Oso pozik zegoen familia orduan, denak zeuden pozik txabolarekin.


Pertsonaien deskribapena:
Jon: Oso mutiko alaia da, 9 urte ditu eta Aita, Ama eta bere anaia Xabierrekin bizi da.
Xabi: 5 urteko mutil bat da. Jon anaia asko maite du.

Nire iritzia:

Istoriari buruz:
Oso polita izan da eta anaiak asko maitatzeko balio du.
Pertsonaiei buruz:
Imaginazio asko daukate eta oso langile onak ziren.
Marrazkiei buruz:
Pixka bat itsusiak, ez zeukaten kolorerik
Liburuaren gomendagarritasunari buruz:
Nik denei gomendatuko nizueke polita delako.

Kepa Altolagirre






No comments:

Post a Comment