Amara Berri Morlans 3. Zikloa

Leku honetan baliabideak aurkituko dituzue eta ikasleok zuzenean idazteko aukera izango duzue, iradokizunak egin...

Thursday, June 16, 2011

El diario de Nikki (Uxue Oliveira)





Liburuaren izenburua: El Diario de Nikki.
Egilea eta Marrazkilaria: Rachel Renèe Rusaell.
Argitaletxea: Molino.
Orrialdeak: Liburu honek 282 orri ditu.
Antolaketa: Liburua egunez antolatua dago. Irailetik urrira egina dago.
Liburuaren ezaugarriak: Liburu hau ama batek bere alabari egindako liburua da. 

Laburpena:
Nikki DBHen ikasten ari da eta aurten eskola berri batera doa. Bertan ez du lagunik, baina denborarekin lagun handiak egiten ditu. Bere lagunak Chloe eta Zoey dira. Bera taldetxo batean egon nahi du, GPS taldean, hain zuzen ere. Baina beraien aurrean dagoenean oso gauza xelebreak gertatzen zaizkio.Nikki Brandon-etaz gustatzen da. Mackenzie gelako neska ospetsuena da eta Nikkik ez du bat ere gustuko. Hau guztia bere amak erositako egunerokoan idazten du. Hasieran eguneroko hau txorakeria bat iruditzen zaio, baina idazten hasten da eta bere 2 hilabete hauek idazten ditu.

Pertsonaiak:
Nikki oso neska xelebrea da eta alaia ere bai. Bere etxean bizi da bere guraso eta ahizparekin. Berak mobil bat nahi du eskolan berataz parre egiten dutelako. Oso zorte txarra du eta irudimen handia. Nikkiri Brandon gustatzen zaio, bere gelako mutil bat.
Mackenzie eskolako neskarik famatuena da eta baita ere Brandon gustatzen zaio. Oso neska txulita da, Nikkik ezin du aguantatu. Gainera ispiluaren aurrean pasatzen du eguna.

Chloeren familiak enpresa bat du. Chloek irakurtzea gustoko du eta nobela guztiak irakurri ditu, guztira 983 liburu irakurri ditu. Berak alergia asko ditu, eta Pelotalergiken taldean dago.

Zoeyek bere gurasoen lanarengatik pop izar gehienak ezagutu ditu. Berari ere irakurtzea asko gustatzen zaio eta Pelotelergikoen taldean dago. Zoey, Chloe eta Nikkirekin parre asko egiten du.

Iritzia:
Niri liburu hau asko gustatu zait, gehien bat Nikkik hain zorte txarra izatea. Nik parre asko egin dut liburu honekin, istorio benetan polita eta xelebrea baita. Oso azkar irakurtzen da. Gainera letra tamaina guztietakoa du. Asko gustatu zait.
Marrazkien iritzia:
Marrazkiak oso politak dira eta gainera asko esaten dute.

Gomendagarritasuna:
Nik liburu hau asko gomendatuko nuke, gehien bat neskentzat, baina nire ikuspuntutik mutilek ere horrelako liburu bat irakurri beharko lukete, nesken bizitza nolakoa den ikusteko.

UXUE OLIVEIRA




Liburutegiak etorkizunean

Biblioteketan doako mailegua mantentzearen aldeko kanpaina europearra.

http://www.nopago.org/documenti/video/2084-spagnolo.wmv

Wednesday, June 8, 2011

Gizajo baten egunkaria (Iune Azpiazu)


Liburuaren izenburua: Gizajo baten egunkaria.
Idazlea: Jeff Kinney

Laburpena:

Greg 6. mailako mutil bat da eta lehenengo hezkuntza bukatzerakoan DBHra doa.
Institutuko lehenengo urtea idazten du bere egunerokoan egunean gertatzen zaiona idatziz.

Pertsonaien deskribapena:
Greg: Eskolan ez da oso ezaguna eta edozer gauza egiten du ezaguna izate
a lortzeko. Bere lagunik onena Rowly da eta ez dago prest kurtso berrirako. Bi anaia ditu: Manny eta Rodrick.

Rodrick: Rodrick anaia zaharrena da eta musika talde batean bateria jotzen du. Edozer egiten du bere anaia, Greg, molestatzeko.

Manny: Manny ume txiki bat da. Gregeri modu berezi batean deitzen dio eta Gregek ez du gustuko. Mannyk Gregekin jolastu nahian molestatu egiten dio.

Ama: Gregen amari ez zaio inporta besteek esaten dutena. Dantzatzea gogoko du eta anaien artean ez haserretzea gustatuko litzaioke.

Aita: Bere aita nahiko despistatua da. Semeek ezin dituzte bere gauzak ukitu, bestela asko haserretzen da.

Rowly: Rowly Gregen lagun mina da eta ume txiki bat bezala da. Greg beldur da bere erruz ezagunak ez izatea.

Nire iritzia:
Oso ondo dago, gainera liburuko eszena asko marraztuak daude eta horrela errazago ulertzen da. Edozeini gomendatuko nioke. Neska edo mutilak irakurtzeko ondo dago. 10-12 urtekoen artean.

Iune Azpiazu Garayalde

Wednesday, June 1, 2011

Julieta, Romeo eta saguak. Clara Landa

    Bibliografia
Egilea : Mariasun Landa
Argitaletxea : S m
Bilduma : Baporea

Laburpena
Bazen behin Julieta izeneko neska bat .Julieta sagu batzuekin  bizi zen, eta saguek geratzen ziren apurrak jaten zituzten .Egun batean, Julietak dietan jarri zen eta saguek geroz eta ahulago zeuden .Hurrengo egunean Romeo izeneko mutil bat etorri zen Julietarekin egotera .Hurrengo egunean berriro etorri zen eta saguak Julieta izutu zuten eta Romeo Julieta lasaitu eta gero muxu bat eman zuten .

Pertsonaien deskribapena
Julieta : Neska potoloa da eta ile marroia du .Pasteltxoak maite ditu ,jatea gustoko du eta Romeoren neska laguna da .Dantza egitea gustoko du.
Romeo : Mutiko argala da, betaurrekoak ditu eta ile motza du .Sagarrezko tarta gustoko du eta Julietaren mutil laguna da .Irakurtzea asko gustatzen zaio eta langile ona da .
Iritzia:
Asko gustatu zait 10etik 8 bat emango nioke .Neskei gomendatuko nieke eta ziur ondo pasatuko dutela .

Clara Landa

Ikastetxe Sorginduko Misterioa (Aitor Gomez)

Ikastetxe sorginduko misterioa du izena liburuak, Ulises Cabalek idatzi du eta argitaletxea Ibaizabal da. 14 kapitulo ditu eta bakoitzak 9tik 12ra orrialde, totalean 148. Misterioko liburu bat da: Ulises Cabal izeneko mutiko bat Salamancara joaten da ikastera eta ikastetxean gauza arraroak gertatzen dira, Ulises inbestigatzen hasten da. Ulises Cabali misterioa asko gustatzen zaio, betaurrekoak ditu eta ilea gorria. Niri asko gustatu zait 8,5 puntu emango nion. Ia ez du marrazkirik. Ez daude pertsonaia asko. Misterioa gustatzen zaionari gomendatuko nioke.


Niri gustatu zaidana misterioko liburu bat dela da, baina pixkat zaila egin zait irakurtzea euskara maila zaila zuelako, hala ere ondo pasa dut irakur.

Aitor Gómez

Lesterren logika. Onintze Nicolas

Lesterren logika:
Egilea: Harkaitz Cano
Argitaletxea: Elkar
Datu batzuk: Liburu honek 112 orri ditu, 96 kapitulo ditu guztira, baina motzak dira. Letra ez du oso txikia ezta oso handia
Laburpena:
Lesterrek bere logika du eta bere ustez oso logikoa da nahiz eta askotan bere logika eta besteena bat ez datozen.Uste du dena alderantziz izan behar duela horrela logikoagoa izango delako. Lesterren logika oso arrazoizkoa da eta uste du,  logikoa ez denak, berari kalte egiten diola. Horrela de Lesterren egunerokoa, logika alde batetik bestera. Baina abentura batzuk bizi izan beharko ditu.

Pertsonaien deskribapena:
Lester: Mutil serio bat da. Pixka bat arraroa da dena alderantziz egiten baitu.Burugogorra da bere aita bezala.
Paola: Neska ausarta da. Lesterretaz maitemindua dago.Gezur ugari esaten ditu.
Hiner: Lesterren laguna da. Asko edaten du, baina bihotz onekoa da
Lesterren aita: Burugogorra da. Beti lortu behar du nahi duena.
Lesterren ama: Batzutan oso gaiztoa da Lesterrekin, baina bihotz ona du.
Nere iritzia:
Asko gustatu zait liburua.Gehien bat Lester gustatu zait beste ikuspuntu batetik ikusten duelako dena eta puntu hobeago batetik gainera. Oso erraza da irakurtzea. Baina batzutan ez da oso ondo ulertzen esaten duena.
Gomendioak:
Denei gomendatuko nizueke ipuin mugitu eta interesgarri bat delako.
Egilea: Onintze Nicolas